2018/03/23

Aitor Arana gurekin izan da

6. mailako ikasleek Aitor Aranaren "Urtegi misteriotsua" irakurri dute eta gaurkoan berarekin hitz egiteko aukera izan dute. 
Aitor Aranarekin izandako elkarrizketa ederra eta sakona izan da eta  gauza berri asko ikasi dugula esan dezakegu. 
Oso gustura egon gara.

2017/06/29

Aurtengo azken eguna

Ohituraz, azken egunean Ezozira joatn izan gara, aurten, eguraldia tarteko zentroko goiko patioan egun hau ospatzea erabaki dugu.
Eguraldiak lagundu digu eta gustura aritu gara.

Tarte bat ere izan dugu Soraluzeko ipuin lehiaketako irabazleak ezagutzeko.
Lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailetakoen artean, Nagore Caballero, Pau Rascon eta Malen Ugalde izan ditugu.
Malen ez zegoenez bere izenean Amuitzek jaso du zaria.




Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailetakoen artean, Naroa Zubiaurre, Jon Lopez eta Amaia Hernandez izan ditugu.


Zorionak eta opor ederrak pasa.

Erakusketa

Ikastetxeko sarreran, azken hiruhilabete honetan, 3. mailakoek erakusketa bat antolatu zuten "Euskal idazle emakumeak" izenburupean.
Idazle bakoitzaren fitxa bat egin zuten taldeka eta ondoren eskolako liburutegian idazle horren liburuak hartu ete erakusketara jeitsi zituzten.

Gurasoak kontu kontari

Aurten ere, liburu egunaren ostean, guraso batzuk etorri ziren eskolara ipuinak kontatzera.
Mila esker zuen gustuko ipuinak guri kontatzera etortzeagatik.

HH 2 urte

HH 3 urte

HH 4 urte



HH 5 urte



LH 1



LH 2 





LH 3











2017/06/01

LIBURU EGUNAREN INGURUAN

Aurten ere, herriko liburutegian, LH 4. mailako ikasleak Yolanda Arrieta idazlearekin irakurzaletasuna bultzatzeko hainbat saio izan dituzte.
Irakurle eta idazle formakuntzarako saio ezin hobeak direla ustetan gaude. 
Mila esker Yolanda eta Amaia.

Eskolan,  LH 3. mailakoek "Euskal idazle emakumeak" izeneko erakusketa antolatu dute.

2016/12/23

ZORIONAK ETA URTE BERI ON

Gabon zoriontsuak igaro  eta urte berria ondo hasi ditzazuela opa dizuegu.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON




GABONETAN ERE IRAKURTZEN DUGU



Gabonetan ere irakurtzen dugunez hona hemen Gipuzkoako eskola liburutegiek ateratako irakurketa gida.


Klikatu hemen







2016/06/13

IPUIN KONTALARIA

Duela egun batzuk gure artean mailaen Zubeldia, ipuin kontalaria, egon zen.
Haur hezkuntzako 5 urteko aurrekin izan zuen bere saioa. Haurrak oso gustura egon ziren eta asko partizipatu zuten.





2016/04/25

IPUIN KOLEKTIBOAK

Liburu egunaren ingukuan egin diren ekintzen barruan gela guztien artean sortutako ipuin kolektiboak daude.
Gure zentroa bi lerrokoa denez bi ipuin egin ditugu, bat Akoek eta bestea Bkoek. Ipuin horiek egiteko orduan HH 3 urteko haurretaik  LH 6.mailako haurrak arte parte hartu dute.
Bi ipuin eder eta polit irten dira.







Gaur arratsaldean LH 6. mailako haur batzuk ipuin kontalari aritu dira eta ipuin hauek kontatu dizkigute. Oso ondo irten da saioa.






2016/04/22

Idazleekin ...

Astean zehar, udal liburutegian, 4. mailako ikasleak  Yolanda Arrieta idazlearekin egon dira  Irakurmena eta idazmena landu dute eta beraien esanetan gustura egon dira, asko ikasi omen dute.