Gaur goizean Olentzero eta Mari Domingi gure ikastetxera etorri dira. Goiza, haurrekin pasatu dute eta beraiek idatzitako eskutizak jaso dituzte. Irakurri ondoren opariak prestatu eta datorren astelehenean banatuko dituzte.
Mario Ramnos marrazkilari eta idazlea hil da. Gure liburutegian atsegin ditugu bere liburuak, bere otsoak, beldurgarriak izan gabe, umeengandik oso gertukoak egiten dira. Idatzi eta marraztu dituen liburuak irakurtzean irriparrea sortarazten du.
Duela hilabete bat 2. mailako haurrekin "Neu naiz ederrena" liburua landu genuen. Hona hemen ikasleek egindako marrazki batzuk:
Aurtengo "Euskararen eguna" ospatzeko orduan "Txirri, Mirri eta Txiribiton" izan ditugu gogoan. Pailaso talde hau, urte askotan haur eta nagusiei barreak eta euskara uztartu daitezkeela erakutsi ondoren, aurtengo udan jubilatu da. Egun honetako leloarekin "Ni barrezka euskaraz" aurrez aipatutakoa jaso nahi izan dugu.
Ikastetxeko aretoan ekitaldi eder bat izan dugu, bertan seigarren mailakoek sketch batzuk aurkeztu dizkigute, hirugarren, laugarren eta bostgarren mailakoek "Txirri, Mirri eta Txiribiton"-en hainbat abesti abestu dituzte.
Aste honetan, gure ikastetxeko ikasle baten etxetik, Asiatik etorritako listor bi habia kendu dituzte suhiltzaileek. Ikastetxekoek ikusi ahal izateko ekarri dituzte eta guk argazki batzuk ateratzeko aprobetxatu dugu. Listor hauek botatzen duten pozoia dela eta ikustaldia bukatu ondoren habiak erre egin behar dituzte.
Gaur, liburu denden eguna ospatzen dela eta, Iban Zaldua idazleak, beraiei dedikatzen die "Liburu denda perfektua"izeneko ipuina. Irakurri nahi baduzue egin KLIK.
Datorren astelehenean, hilak 3, Euskararen Nazioarteko eguna ospatuko dugu. Egun hau, Eusko Ikaskuntzaren baitan 1949an sortutako ekimena da. Aurten, Eusko Ikaskuntzak euskarari bere ikusgarritasuna eman nahi dio. Sarean, nazioarte mailan adierazle nagusi den Google bilatzailean, euskarak bere ikusr propioa izan dezan eskatu dio Euskao Ikaskuntzak Google-i. Eskaera honek pisua har dezan eta Google-k abenduaren 3an euskal ikurra jar dezan pertsona askoren atxikimenduak behar dira.
Abenduaren 1era arte Google-k euskal ikurra jartzearen aldeko atxikimenduak jasoko dira eta abenduaren 2an Gloogle-i bidaliko zaizkio. Ekintza honen alda bazaude klikatu hemen KLIK.
Atzo, hilak 25, emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna ospatu zen. Ondorengo marrazkietan klikatuz gero berdintasunaren aldeko lau ipuin aurkituko dituzue:
Gaur, 1go eta 2. zikloko haurrek "Zigortzaileak" izeneko filma ikusteko aukera izan dute. "Zigortzaileak" bullyng-ari buruzko pelikula euskalduna da.
Pelikulak haur talde baten bizipenak kontatzen ditu. Haur batzuk jasatzen dituzten irain eta tratu txarrekin azpertuta "zigortzaile" talde bat sortzea erabakitzen dute. Talde honek, txantxa eta truko desberdinetaz baliatuz erasotzaileak zigortzen eta neurri batean hezitzen ahalegintzen dira.
Soraluzen Gaztañerre eguna ospatzen dugu gaur. Goizean goiz hasi gara lanean: - Sarrera aipaindu dugu: H.H.ko eta L.H. 1go mailako haurrek egindako marrazkiekin. - Erakusketa antolatu dugu: ikasleek egindako eskulanak daude, garai honetan baratzean aurki daitekeen barazkiak eta fruitutak, furitu eta barazki horiekin hainbat janari prestatu dira, Soraluze herriko murala eta bertan auzoz auzo dauden baserriak, Ihauterietan jantziko diren erropak... - 6. mailakoek L.H.ko 1go ziklokoei ospakizun honen nondik norakoak azaldu diskiete. - L.H. haurrek olerkitxoak idatzi dituzte. Arratsaldean abestu eta guraso elkarteak ekarritako gaztaina erreak jango ditugu.
Bihar, Udal liburutegian, arratsaldeko bostetan, Ibai Esoain ipuin kontalaria izango da eta "Bertsol Haritza" izeneko saioa eskeiniko du. Saioa, 5 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzako izango da.
Harkaitz Canok eskuratu du aurtengo Literaturako Euskadi saria, euskaraz ."Twist" nobelagatik jaso du saria.
Gure liburutegian berak idatzitako hainbat liburu ditugu: - "Omar dendaria" - "Lesterren logika" - "Itsasoa etxe barruan" - "Aitona eta euria" - "Sorgin moderno bat"
Udaleko kultura sailak antolatuta, txotxongilo saio bat izan dugu ikastetxean. Gazteiztik etorritako Panta-Rhei antzerki taldeak "Txintxilipurdi erregea" txotxongilo lana antzeztu du. Saioa ikastetxeko aretoan izan da eta 3 urtetik 6 urtera bitarteko haurrek bertaratzeko aukera izan dute. Oso gustura egon gara beraiekin eta ordua labur egin zaigu.
Datorren igandean, hilak 21, antzerki talde honen beste antzez lan bat ikusteko aukera izango dute 5 urtetik gorako haurrek. "Auzokideak" izeneko emanaldia, antzokian, arratsaldeko seiretan hasiko da.
Bihar, Udal liburutegian, arratsaldeko bostetan, Irati Trebiño ipuin kontalari soraluzetarra izango da eta "Han eta hemengo kondairak" kontatuko dizkigu. Saioa, 6 urtetik 10 urtera bitarteko haurrentzako izango da.
Irakurzaletasuna sustatzeko asmoekin eta ikasturteari hasiera emateko "ipuin kolektibo" pare bat egin ditugu. "A" lerrokoek bat eta "B"koek beste bat. Ipuinak aretoan irakurri dituzte 6. mailako ikasle batzuk. Gustura entzun ditugu.
Irakurle ona izateko, zer egin dezakegu? Leer.es, Hezkuntza Ministeritzaren orrialdean hainbat aholku ematen dizkigute.irakurri nahi badituzu klikatu hemen.
Ostiralean ikastetxeko hiru urtetik gorako ikasleak, irakasleekin batera, Ezozira joan ziren erromerixan. Bertan lehiaketa desberdinetako sariak banatu eta bertso eskolakoek abestutako bertsoen ondoren, hamarretakoa egin eta dantzan aritu ginen. Ikasturteari bukaera emateko giro alaia eta polita izan genuen.
Ostiralean, udaletxeko ordezkariak, XXVII. ipuin lehiaketako sariak banatu zituen.
"A" maila: Lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailetakoak. 1go saria: June Eguren, "Printzesa sorgindua" ipuinarekin. 2. saria: Jon Ander Murgizu, "Aralarko mendiak" ipuinarekin. 3. saria: Irene Etxezarreta, "Sorgin ona" ipuinarekin.
"B" maila: Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailatekoak. 1go saria: Abigail Monserrate, "Izzy eta Isabela xuxurlan" ipuinarekin. 2. saria: Markel Gil, "Big ban 2" ipuinarekin. 3. saria: Irati Larreategi, "Zorte txardun lapurra" ipuinarekin.
Ostiralean jakin genituen olinpiadetan talde desberdinek lortutako puntuaketa: Gorriak: 283 puntu
Urdinak: 279 puntu Berdeak: 286 puntu Horiak: 279 puntu Beraz, sailkapena honela gelditu zen: Azkarrenak: Berdeak Trebeenak: Gorriak Bizienak: Urdinak Argienak: Horiak
Hiru urteko lau ikasle, bakoitzak bere taldeko kolorea ordezkatuz, izan ziren saria jaso zutenak.
Ostiralean, Ezozin, "Ezetz asmatu" lehiaketaren sariak banatu ziren. 1go zaria Martarentzat izan zen, bigarrena Paularentzat eta hirugarrena Ihintzarentzat. ZORIONAK!
Maiatzean hil zen Maurice Sendak, idazle eta marrazkilari estatu batuarra. Lehen hezkuntzako lehen zikloko haurrek bere ipuina "Piztiak bizi diren lekuan" landu zuten. Hona hemen bi ikasleek kontatu zigutena.
Unai: "Ipuina gustatu zait munstroak daudelako". Julen: " Ipuina munstroena da. Asko gustatu zait".
Atzo 3. mailakoek "Edabe magikoa " izeneko antzezlana antzeztu zuten aretoan. Bertan egon ziren haur guztiak asko disfrutatu zuten eta antzezleak izugarrizko txalo zaparrada jaso zuten.
3. maila - Antzerkia on PhotoPeach
Atzo, lehenengo mailako ikasleek Ion eta Anderrek prestaturiko txotxongilo saioa ikusteko aukera izan zuten. Saioan, gustura hartu zuten parte eta motza iruditu zitzaien. Datorren ikasturtean beste halako bat egitea, luzeagoa, eskatu zieten. Jonek eta Anderrek txalo zaparrada jaso zuten.
Astelehenean 130 urte bete ziren Igor Stravinsky musikaria jaio zela. Gaur, udan sartu garela eta musika eguna ospatzen dela kontutan izanik, Stravinskyren "Firebird"- ez zatitxo bat entzuteko aukera izango dugu.
Gaur goizean hasi dira hizkuntz olinpiadak. Lehen hezkuntzako haurrak lau taldetan banatu dira eta jolas orduetan hainbat galdereei erantzun beharko diete. Haur hezkuntzako haurrak ere, lau taldetan banatuko dira eta hainbat froga pasatu beharko dituzte.Taldeek, beren izena, partxiseko lau koloreetatik hartzen dute: gorriak, urdinak, berdeak eta horiak.
Aurtengo ikasturtean 4. eta 5. mailetako ikasleak bertsolaritza lantzen egon dira. Hona hemen "Bertsometa" liburuxkan argitaratu dira beraien bertsoak.