2012/02/21










2000. urteaz geroztik otsailaren 21ero mundu zabaleko haurrek ikasten duten lehen hizkuntzak duen garrantziaz ohartarazteko ospatzen da.


Soraluze, 2012ko otsailaren 21an

Kaixo lagunok:

Xirakur izeneko xagu txiki, dotore eta atsegina naiz, zuen eskolako liburutegian dut nire etxea, liburuen artean bizi naiz. Liburuei hautsa kendu, konpondu eta irakurri egiten ditut.
Liburutegian, era guztietako liburuak daude: letra askotakoak eta letra gutxikoak, marrazkia askotakoak eta marrazki gutxikoak, handiak eta txikiak, sendoak eta finak, kolore askotakoak eta kolore gutxikoak...
Liburutegira etortzen zaretenean liburu artetik, nire zulotxoetatik, begira egoten naiz. Haur atseginak zarete baina, batzuetan, berritsuegiak eta nire belarriek ezin izaten dute jasan halako zarata. Eskertuko nizueke isilago egongo bazinate.
Gaurkoan, zuengana zuzendu naiz blog honen berri emateko eta hemen hainbat kontu idatziko ditudala esateko.
Beno, asko idatzi dut eta nekatu naiz. Agur.

Xirakur.