2012/03/23

Alkizako barnetegia

4. mailako ikasleak Alkizako barnetegian egon ziren joan zen astean. Bertan, aste osoa pasa zuten euskara sakontzen. Lan asko egin eta primeran ibili zirela esan digute.





2012/03/22

Uraren munduko eguna


 1992ean Rio de Janeiron egindako ingurugiro eta garapenerako Nazio Batuen batzarrak, urari eskeinitako egun bat ospatzeko proposamena luzatu zuen. 1992eko abenduaren 22an Nazio Batuen batzar orokorrak onartu egin zuen proposamena eta horrela martxoaren 22a ofizialki "Uraren Mundu-eguna" izendatu zuen. 
Aurten uraren mundu eguna ospatzeko "Ur gezaren errekurtsoen kudeaketa egokia" gaia landu nahi da.


Uraren munduko eguna

2012/03/21

Olerkitxoak

Gaur, poesiaren munduko eguna ospatzen da. 


Poesiaren munduko eguna


Gaur egun poesia edonon aurki dezakegu, eguneko edozein momentu izan daiteke egokia olerki tiki bat sortzeko, irakurtzeko, entzuteko, idazteko...
Jose Antonio Artze poetak ondoko poesia eder hau idatzi zuen:


Maite ditut maite gure bazterrak
lanbroak izkutatzen dizkidanean
zer izkutatzen duen 
ez didanean ikusten uzten
orduan hasten bainaiz izkutukoa
nire baitan pizten diten bazter miresgarriak ikusten.

Mikel Laboa musikari eta abeslariak olerki honi musika eta bere ahotsa jarri zizkion:



Gure eskolan lehen hezkuntzako ikasleak olerki dotore batzuk egin dituzte. 


.

2012/03/20

Urtaroak


Gaur, goizeko bostak eta laurdenetan udaberrian sartu gara eta hori ospatzeko Vivaldiren "Udaberria" entzuteko aukera izango dugu.


2012/03/15

Origamia

Atzo, Akira Yoshizawa 101 urte jaio zela ospatu zen. Origamian maisu izan zen. Guk ere paperarekin hainbat lan egiten ditugu, hona hemen 1go mailako haur batzuk egindako tximeletak.




Nahi izanez gero liburu txiki bat egiteko aukera daukazue bideo honek azaltzen dituen pausoak jarraituz.


Mamutxo ipuinaren ondoren...

Ondorengo argazkian ikusi dezakezuen bezala, haurrek, "Mamutxo" ipuina irakurri ondoren  ikastetxeko sarrera kolore askotako mamutxoez bete zuten.

2012/03/12

Txotxongiloa

Joan zen ostiralean, hilak 9, hiru urteko haurrek txotxongilo saio bat izen zuten. Bertan "Izei tixikia" izeneko ipuinaren bertsio bat ikusi zuten.


2012/03/07

Mamutxo ipuina

Haurren arteko berdintasunean jorratzen jarraitzeko asmoarekin Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1go zikloko haurrek "Mamutxo" ipuina irakurri eta landuko dute.


2012/03/06

Argazkia musika bihurtuz



Jarbo Agnelli izeneko musikalariak, txoriak elektrizitate kableetan agertzen ziren argazkia ikusi zuenean, kableak partitura batez ordezkatzea bururatu zitzaion eta ondorengo musika sortu zuen.



Birds on the Wires from Jarbas Agnelli on Vimeo.