2012/05/31

"Ezetz smatu" lehiaketa




Ea asmatzen duzuen zein tokitaz ari garen bigarren pista honekin: 
Bertan, baseliza dago, iturria ere, aska eta guzti.

LUR entziklopedia sarean


Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedia sarean jarri ditu. Helbideak ondoko hauek dira:



2012/05/30

"Ezetz asmatu" lehiaketa



"Ezetz asmatu" hirugarren lehiaketarekin hasi gara. Horra hor lehendabiziko pista:
Soraluzeko toki bat da.

"Ezetz asmatu" lehiaketa

"Ezetz asmatu" bigarren lehiaketaren irabazleak hauek dira: Maddalen eta Garazi.




2012/05/29

"Ezetz asmatu" lehiaketa




"Ezetz asmatu" bigarren  lehiaketaren erantzuna
Xero Xiete da.






Xero Xiete taldean aritzen direnak hauek dira: Ugaitz, Unai, Loiola eta Ander.

Zer da...? Zer du...?

Jolastokia hitzak esaten digu zer den: jolasteko tokia. Baina, zer dago bertan?



2012/05/25

Zer da...? Zer du...?

Egiten duen eguraldia ikusita gure lagunak, asteburuan, mendira joateko asmotan dabiltza. Baina zer aurkituko dute bertan?




Idazlanak

Liburu egunean Lehen Hezkuntzako haurrek beren ametsetako etxea deskribatu zuten. Gela bakoitzean deskribapen bat aukeratu zen. Hona hemen aukeratutakoak.




Auketatutako deskribapenak idatzi zituzten idazleak.





2012/05/23

"Ezetz asmatu" lehiaketa





Oraindik asmatu ez duzuenontzat, hirugarrren pista:
Herriko ospakizunetan parte hartzen dute.

2012/05/18

"Ezetz asmatu" lehiaketa




Hona hemen lehiaketako bigarren pista: 
Musika talde bat osatzen dute.


Heldu da "Elkarbizitza eguna".
Ikastetxera gerturatzen zareten guztiok ondo pasa!

Zer da...? Zer du...?

Mendira, eguraldi ona zein txarra izan, askotan joaten gara. Zer du mendiak gu hainbeste erakartzeko?


2012/05/17

Elkarbizitza


Bihar, hilak 18, "Elkarbizitza eguna" ospatuko dugu. Hona hemen aurtengo egitaraua:
- 16:45etan jaialdiari hasiera emango zaio.
Sarreran, Hizkuntza desberdinetan idatzitako agurra eta aurtengo leloa ikusteko aukera izango da.
Beheko patioan, jolas koperatiboak izango dira.
Lehenengo solairuan, aurpegi eta atzazkal margoketa eta henna tailarrak.
Bigarren solairuan, txotxongilo, kareta, playmais, papiroflexia eta pilota malabarren tailarrak.
Aretoan, haurrak egindako eskulanen erakusketa.
Goiko patioan, bakoitzak idatzitako mezuak horretarako jarriko den zuhaitzean zintzilikatzeko aukera.
- 18:00etan, goiko patioan, merendola mundiala izango da.
- 18:30etatik 20:00etara, dantzaldia.
- 20:00ak aldera jaiari bukaera emango zaio.

"Ezetz asmatu" lehiaketa


                                                                                                                                                                                                     


"Ezetz asmatu" bigarren lehiaketako lehen pista emango dizuegu:
Plaentxiatarrak dira. 

"Ezetz asmatu" lehiaketa

"Ezetz asmatu" lehenengo lehiaketaren irabazleak hauek dira
Nahia Inchaurbe, Paula Arana eta Onintza Garate.





2012/05/15

Liburuak, ipuinak...






"Kiriko" taldeko liburu saltzaileek, Iban Barrenetxea idazle eta marrazkilari elgoibartarraren El cuento del carpintero liburua "Libro Kiriko 2011" izendatu dute.


Zer da...? Zer du...?


Egun hauetan eguraldi ona egiten duela eta igerilekura joateko gogoarekin gabiltza; baina, zer egin dezakegu leku horretan?




"Ezetz asmatu" lehiaketa



Eman ditugu pista guztiak, hona hemen erantzuna:
ITZIAR LASKUARAIN








2012/05/11

Zer da...? Zer du...?

Eguraldi onak hasi direla eta oso gustura aritzen dira gure lagunak jolastokian, baina zer diote ikastolari buruz?







2012/05/10

"Ezetz asmatu" lehiaketa




Hona hemen azken pista: Gure eskolako irakaslea da.


Gogoratu txartelak kutxan sartzeko epea bihar eguerdian bukatzen dela.

2012/05/09

Zer da...? Zer du...?

Horrenbeste euri eta gero zein gustura goazen parkera. Zer dago parkean? Bi haur hauek esango digute.





2012/05/08

Zer da...? Zer du...?


Eguzki gosearekin gabiltzala dirudi. Haur hauek kontutxo batzuk esango dizkigute hondartzari buruz.








"Ezetz asmatu" lehiaketa



Oraindik asmatu ez duzuenontzat, hirugarren pista: 
Bere abizena "L" hizkiaz hasten da.

2012/05/03

"Ezetz asmatu" lehiaketa



Lehen pistak ez zigun asko laguntzen, ea bigarrenak laguntzen digun:
Txurrukenen bizi da.

Liburu egunaren inguruan

Joan zen astean "Liburuaren eguna" ospatu genuen eta ekintza ugari egin genituen:
 6. mailakoek txolokatezko etxearen murala egin zuten eta beraiek baino txikiagoei "Hansel eta Gretel" ipuina kontatu zieten.

 Hainbat irakasleren artean txokolatezko etxe edar bat egin genuen: Zein itxura ona duen!



Haur hezkuntzakoek eta L.H.ko lehenengo ziklokoek gai honi buruzko marrazkiak margotu zituzten.


 L.H.ko bigarren ziklokoek etxetxo dotoreak egin zituzten.



  L.H.ko hirugarren ziklokoek "Hansel eta Gretel" ipuinaren marrazki bizidunak, ingelesez, ikusi zituzten.