2012/04/27

Herritarrak...

Eskuzko binakako pilota txapelketako finalera heldu den eta gure herritarra den Aritz Lakurian-i, animoak eta indarrak.
Aupa txapeldun!

Arrate Egañaren bisita


Ostiralean Arrate Egañaren bisita izan genuen. Oso gustura aritu ginen solasean. Gauza asko kontatu zizkigun eta 5. mailakoek egindako galderak atseginez erantzun zituen.
Berarekin egindakoaz beste egun baten arituko gara.






Dantzaren Nazioarteko Eguna



Datorren igandean, hilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da.
Euskal dantzei buruzko informazioa irakurri nahi baduzue, klikatu hemen.
(Irudia: Diario Vasco)

Zer da...? Zer du...?


Asteburu luzea dator eta eguraldiak laguntzen badu bat edo beste hondatzara joango da. Bi ikasle hauek zerbait esan behar digute hondartzari buruz.


2012/04/25

"Ezetz asmatu"



Urtero bezala "Ezetz asmatu" lehiaketarekin hasteko asmoa dugu. Lehendabiziko pista datorren asteartean agertuko da.
Ondoren azalduko ditugu lehiaketaren arauak.


2012/04/24

Zer da...? Zer du...?

Atzo, gure ikastetxean, liburuaren eguna ospatu genuen. Baina, zer da? edo, zer du ikastolak? 5 urteko bikote honek azalduko digu.






2012/04/23

Liburuaren Nazioarteko eguna ospatuz


Gaur. apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko eguna ospatuko dugu.
Aurten Grimm anaiek "Cuentos para la infancia y el hogar" izeneko ipuin bilduma argitaratu zutela 200 urte betetzen direnez, Nazioarteko Liburu eguna ospatzeko Grimm anaiek idatzitako "Hansel eta Gretel" izeneko ipuina hartu dugu.
Grimm anaiei eta beren lanari buruz informazioa jasotzeko egizu klik hemen .

2012/04/20

Liburuaren Nazioarteko Eguna





Datorren astelehenean, hilak 23, Liburuaren Nazioarteko eguna ospatuko dugu, Cervantes, Shakespeare eta Garcilaso de la Vegaren heriotzaren urtemuga gogoratuz. Hiru idazle garrantzitsu horiek egun eta urte berean hil ziren: 1616ko apirilaren 23an.
UNESCOk egun hau hartu zuen 1932. urtean irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin, besteak beste; harrez gero urtero ospatzen da.







Aste guztia daramagu zerura begira, euria eta euria egiten dihardu. 
5 urteko haur hauek zeruaz honako hau esan digute.




2012/04/17

Zer da...? Zer du...?

Oporretatik bueltan, eguraldia gora eta eguraldia behera ibili gara. Ea zer dioten 5 urteko haur hauek zeruari buruz.





2012/04/16

Arrate Egañaren bisita




Ostiral honetan, hilak 20, Arrate Egaña idazlearen bisita izango dugu. 
5. mailako ikasleak "Hizkuntzaren sekretuak" liburua irakurtzen egon  dira eta izango dute zer esan eta zer galdetu. 




Arrate Egañaren bizitza eta obrari buruz zerbait gehigo nahi baduzu klikatu hemen.

2012/04/14

Titanic

Gaur bezalako egun baten, duela 100 urte, Titanic izeneko itsasontzia hondoratu egin zen izeberg batekin talka egin ondoren. Istripu honetan 1.517 pertsona hil ziren.


2012/04/02

Zer da...? Zer du...?



Opor aurreko azken egunean ea zer dioten 5 urteko haur hauek.







Haur liburuaren Nazioarteko eguna

Mezua: "Bazen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuina".

           Bazen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuina, egia esan, ez zen bat bakarrik, askoz ere gehiago ziren, eta mundu osotik zabaltzen hasi ziren, besteak beste esan txarreko nesken eta otso limurtzaileen, beirazko zapaten eta maitemindutako printzeen, katu azkarren eta berunezko soldaduen, erraldoi on-pusken eta txokolatezko fabriken istorioekin.Hitzez, adimenaz, irudiez, pertsonaia zoragarriez bete zuten. Barre egiteko, harritzeko, elkarrekin bizitzeko aukera eman zioten. Esanahiez bete zuten. Eta ordutik aurrera ipuin horiek gehitzen jarraitzen dute, mila eta bat aldiz hauxe esateko: "Bazen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuna...".
          Ipuinak irakurtzean, kontatzean edo entzutean, irudimena lantzen ari gara, osasuntsu jarraitzeko entrenatzeabeharrezkoa izango balitz bezala. Egunen baean, ziur asko geuk jakin gabe, istorio horietako bat gugana etorriko da, bidean aurkitzen ditugun eragozpenei irtenbide sortzaileak eskaintzeko.
          Ipuinak ozen irakurtzean, kontatzean edo entzutean, oso zaharra den errituala errepikatzen ari gara, zibilizazioaren historian funtsezko eginkizuna izan duena, erkidegoa egitea. Ipuin horien inguruan bildu egin dira kulturak, garaik eta belaunaldiak, denok berdinak garela esateko: japoniarrak, alemanak eta mexikarrak; XVII. mendean bizi izan zirenak, eta gu, interneten ipuin bat irakurtzen dugunak, aitona-amonak, gurasoak eta seme-alabak: Ipuinek berdin asetzen gaituzte gizaki guztioi, nahiz eta gure artean alde handiak egon, izan ere, azken batean, denok gara haien protagonistak.
          Izaki bizidunekin gertatzen ez den bezala, jaio, ugaldu eta hiltzen direlako, ipuinak emankortatsun handiarekin sortzen dira, eta hilezkorrak izan daitezke. Kontatzen edo berridazten diren unearen egoerara egokitzen diren herri tradiziozkoak bereziki. Erreproduzitzean edo entzutean, egile ere bihurtzen zaituzten ipuinak dira.
          Eta, bazen behin ere, mendez mende, ahoz aho, sorkuntzari buruzko ideia azaltzeko, bere istoria azaltzeko, kultura-aberaztasuna eskaintzeko, jakin-mina pizteko eta ezpainak irribarrezbetetzeko, bidaiatu zuten mitoez, ipuinez eta legendaz beteriko herrialdea. Herrialde horretan, biztanle gutxik zuten liburu bat izateko aukera. Baina aldatzen hasi den kontua da dagoeneko. Gaur egun, nire herrialdetik (Mexikotik alegia) urrun dauden gero eta leku askoz ete gehiagoetara iristen ari dira. Eta irakurleekin aurkitzean, komunitatea egiteko, familia sortzeko, eta zorintsuak izateko gero eta aukera handiagoa duten banakoak egiteko betetzen ari dira.

Haur liburuaren Nazioarteko eguna

Gaur, Apirilak 2, Haur liburuaren Nazioarteko eguna ospatzen da eta IBBYren Mexikoko atalak prestatu du kartela eta mezua. Kartelaren irudia Juan Gedoviusena da eta Mezua ("Bazen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuina") Francisco Hinojosarena.
Haur liburuaren Nazioarteko egunaren kartela