2012/06/25

Ezoziko erromerixa

Ostiralean ikastetxeko hiru urtetik gorako ikasleak, irakasleekin batera, Ezozira joan ziren erromerixan. Bertan lehiaketa desberdinetako sariak banatu eta bertso eskolakoek abestutako bertsoen ondoren, hamarretakoa egin eta dantzan aritu ginen. Ikasturteari bukaera emateko giro alaia eta polita izan genuen.







Ipuin lehiaketa

Ostiralean, udaletxeko ordezkariak, XXVII. ipuin lehiaketako sariak banatu zituen.




 "A" maila: Lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailetakoak.
1go saria: June Eguren, "Printzesa sorgindua" ipuinarekin.
2. saria: Jon Ander Murgizu, "Aralarko mendiak" ipuinarekin.
3. saria: Irene Etxezarreta, "Sorgin ona" ipuinarekin.




"B" maila: Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailatekoak.
1go saria: Abigail Monserrate, "Izzy eta Isabela xuxurlan" ipuinarekin.
2. saria: Markel Gil, "Big ban 2" ipuinarekin.
3. saria: Irati Larreategi, "Zorte txardun lapurra" ipuinarekin.




            ZORIONAK!

Hizkuntz olinpiadak

Ostiralean jakin genituen olinpiadetan talde desberdinek lortutako puntuaketa:
Gorriak: 283 puntu
Urdinak: 279 puntu
Berdeak: 286 puntu
Horiak: 279 puntu
Beraz, sailkapena honela gelditu zen:
Azkarrenak: Berdeak
Trebeenak: Gorriak
Bizienak: Urdinak
Argienak: Horiak

Hiru urteko lau ikasle, bakoitzak bere taldeko kolorea ordezkatuz, izan ziren saria jaso zutenak.


"Ezetz asmatu" lehiaketako sari banaketa

Ostiralean, Ezozin,  "Ezetz asmatu" lehiaketaren sariak banatu ziren. 1go zaria Martarentzat izan zen, bigarrena Paularentzat eta hirugarrena Ihintzarentzat. ZORIONAK!



Liburuekin bueltaka

Maiatzean hil zen Maurice Sendak, idazle eta marrazkilari estatu batuarra. Lehen hezkuntzako lehen zikloko haurrek bere ipuina "Piztiak bizi diren lekuan" landu zuten. Hona hemen bi ikasleek kontatu zigutena.




Unai: "Ipuina gustatu zait munstroak daudelako".
Julen: " Ipuina munstroena da. Asko gustatu zait".

2012/06/21

Antzerkia

Atzo 3. mailakoek "Edabe magikoa " izeneko antzezlana antzeztu zuten aretoan. Bertan egon ziren haur guztiak asko disfrutatu zuten eta antzezleak izugarrizko txalo zaparrada jaso zuten.
3. maila - Antzerkia on PhotoPeach

Txotxongiloa

Atzo, lehenengo mailako ikasleek Ion eta Anderrek prestaturiko txotxongilo saioa ikusteko aukera izan zuten.
Saioan, gustura hartu zuten parte eta motza iruditu zitzaien. Datorren ikasturtean beste halako bat egitea, luzeagoa, eskatu zieten. 
Jonek eta Anderrek txalo zaparrada jaso zuten.






Musika eguna

Astelehenean 130 urte bete ziren Igor Stravinsky musikaria jaio zela. Gaur, udan sartu garela eta musika eguna ospatzen dela kontutan izanik, Stravinskyren "Firebird"- ez zatitxo bat entzuteko aukera izango dugu.


Olerkitxoak

Lehen hezkuntzako 1go maila B-koen beren izenekin olerkitxoak egin dituzte, lan dotore bat osatuz.









2012/06/19

Hizkuntz olinpiadak

Olinpiaden bigarren eguna dugu. Gaurkoan, Hauz hezkuntzako taldeen argazkiak ikusteko aukera izango dugu.













2012/06/18

Hizkuntz olinpiadak

Gaur goizean hasi dira hizkuntz olinpiadak. Lehen hezkuntzako haurrak lau taldetan banatu dira eta jolas orduetan hainbat galdereei erantzun beharko diete. Haur hezkuntzako haurrak ere, lau taldetan banatuko dira eta hainbat froga pasatu beharko dituzte.Taldeek, beren izena, partxiseko lau koloreetatik hartzen dute: gorriak, urdinak, berdeak eta horiak.











Bertsolaritza

Aurtengo ikasturtean 4. eta 5. mailetako ikasleak bertsolaritza lantzen egon dira. Hona hemen "Bertsometa" liburuxkan argitaratu dira beraien bertsoak.








2012/06/14

"Ezetz asmatu" lehiaketa

"Ezetz asmatu" hirugarren lehiaketa honetan hiru izan dira irabazleak: Igor, Aimar eta Marta



2012/06/07

"Ezetz asmatu" lehiaketa



Oraindik despistatuta  zaudetenontzat horra hor laugarren pista: "Ernizketa" baserria bertan dago.

2012/06/05

"Ezetz asmatu" lehiaketa



Hirugarren pistak asko lagunduko dizuela espero dugu: Bertako jaiak irailaren hasieran ospatzen dira.

Ingurugiroaren nazioarteko eguna








1972. urtetik aurrera eta urtero, ekainaren 5ean  "Ingurugiroaren nazioarteko eguna" ospatzen da mundu osoan.


Informazioa gehiago lortu nahi baduzu klikatu hemen.











2012/06/01

Talde lana

Beti esan digute bi esku nahikoa direla kitarra batekin aritzeko. Begira eta entzun zein ondo jotzen duen talde honek kitarra bakarra.