2012/10/18

Txotxongiloak



Udaleko kultura sailak antolatuta, txotxongilo saio bat izan dugu ikastetxean. Gazteiztik etorritako Panta-Rhei antzerki taldeak "Txintxilipurdi erregea" txotxongilo lana antzeztu du. 
Saioa ikastetxeko aretoan izan da eta 3 urtetik 6 urtera bitarteko haurrek bertaratzeko aukera izan dute.
Oso gustura egon gara beraiekin eta ordua labur egin zaigu.









Datorren igandean, hilak 21, antzerki talde honen beste antzez lan bat ikusteko aukera izango dute 5 urtetik gorako haurrek. "Auzokideak" izeneko emanaldia, antzokian, arratsaldeko seiretan hasiko da.



2012/10/03

Ipuin kontaketa


Bihar, Udal liburutegian, arratsaldeko bostetan, Irati Trebiño ipuin kontalari soraluzetarra izango da eta "Han eta hemengo kondairak" kontatuko dizkigu.
Saioa, 6 urtetik 10 urtera bitarteko haurrentzako izango da.

Ipuin kontari

Irakurzaletasuna sustatzeko asmoekin eta ikasturteari hasiera emateko "ipuin kolektibo" pare bat egin ditugu. "A" lerrokoek bat eta "B"koek beste bat. Ipuinak aretoan irakurri dituzte 6. mailako ikasle batzuk. 
Gustura entzun ditugu.






Irakurle ona izateko, zer egin dezakegu? Leer.es, Hezkuntza Ministeritzaren orrialdean hainbat aholku ematen dizkigute.irakurri nahi badituzu klikatu hemen.



2012/10/02

Irakurzaletasuna bultzatzen

Irakurtzea, normalean, bakarka egiten den ekintza bat da, baina zalantzarik gabe, konpartitzean gehiago gozatzen dugu.