2013/12/24

Hiruhilabeteari bukaera ematen

Ostiralean, hiruhilabeteari bukaera emateko ipuin kontaketa saio bat izan genuen. Etorritako ipuin kontalariekin oso gustura egon ginen.


Ipuin kontaketa bukatu zenean Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan genuen.

Lerro hauetatik, zorionak eta urte berri on bat opa dizuegu.

2013/12/09

Euskararen eguna Lehen Hezkuntzan

Euskaraz hitz egiteko arrazoi bila aritu ginen. 
Goizeko lehenengo orduan, gela bakoitzean lau talde (gorria, urdina, berdea eta horia) sortu ziren eta talde bakoitzean euskaraz hitz egiteko beren arrazoiak adosten saiatu ziren. Bigarren orduan, kolore bereko haurrak elkartu eta beren arrazoiak adostu zituzten eta azken orduan talde bakoitzeko ordezkariak elkartu eta zentro osoko arrazoiak aztertu ondoren zortzian laburbildu zituzten.



Arratsaldean haur guztiak aretoan elkartu ziren eta bertan ordezkariek azaldu zituzten gure zentroan euskaraz hitz egiteko arrazoiak zeintzu ziren. 

Hona hemen euskaraz hitz egiteko arrazoiak:



1.- EZ BADUGU HITZ EGITEN MUNDUAN HIZKUNTZA BAT GUTXIAGO EGONGO DELAKO.
2.- EUSKARAREKIN LAGUN BERRIAK EGITEN DIRELAKO.
3.- EUSKARA GURE ALTXORRIK HANDIENA DELAKO.
4.- EUSKAL HERRIAN GAUDENEZ EUSKARAZ HITZ EGIN BEHAR DUGU, GURE HIZKUNTZA DELAKO.
5.- GURE HIZKUNTZA DELAKO ETA DAKIGUNOK EZ BADUGU HITZ EGITEN GALDU EGINGO DELAKO.
6.- GUK EUSKARAZ EGITEN BADUGU EZ DA GALDUKO, GURE UMEEK  ETA KANPOTIK  DATOZENEK ERE BAI.
7.- EUSKARA, GURE ARBASOENGANDIK IKASI DUGUN HIZKUNTZA, GURE SEME-ALABEI LAGA NAHI DIEGULAKO.
8.- EUSKARA EZ HILTZEKO, BIZIRIK MANTENTZEKO ETA EZ DESAGERTZEKO, MUNDUKO HIZKUNTZA ZAHARRENA DELAKO.





Euskararen eguna Haur Hezkuntzan

Haur Hezkuntzako haurrek Kamishibai saio bat izan zuten. "Zergaitik dago hainbeste harri ibaiaren ondoan?" ipuina entzun ondoren etxera eramateko orri banatzaile bat margotu zuten.


 

2013/11/25

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Gaurkoan, emakumeenganako indarkeriaren aurkako naizoarteko egun honetan "Kiko eta eskua" ipuina aurkeztu nahi dugu. Bertan "Kikoren Araua" erakusten da. Ipuin xume honetan, haurren ukipen fisiko desegokia saihesten lagundu nahi dieten guraso eta hezitzaileei zuzendua. haurrek egoera  deseroso baten aurrean nola erreakzionatu eta laguntza eskatzeko noregana jo jakin dezaten.

Ipuina lotura honeta aurki dezakezue:


Youtuben badago era laburrean zertaz doan.


2013/11/08

Irakurketa ozenaren garrantzia

Haurren artean irakurletasuna sustatzeko hainbat jarduera egin daitezke, horietako bat, irakurketa ozena da. Jarduera hau aurrera eramatea,  haurra txiki-txikia denetik,  ezinbestekotzat jotzen dugu. 
Txileko Eskola Liburutegien erakundeak (CRA) irakurketa ozenaren garrantzia eta onurak azaltzen dituen bideoa zintzilikatu du. Bideoa gazteleraz egon arren interesgarria dela iruditzen zaigu.


2013/10/24

Liburutegien Nazioarteko eguna

Liburutegien Nazioarteko eguna ospatzeko bost urteko ikasleak Herriko Liburutegira bisita egin dugu. Bertan, Amaiarekin hizketan egon ondoren haur bakoitzak, maileguan, liburu bat etxera eramateko aukera izan du.


flickr.com

2013/10/22

Euskali Literatura Sariak


Xabier Olasoren "Tximeletrak" saritu dute "Haur eta gazte" literaturako modalitatean. Haurrentzako poema liburu hori "euskal tradizioaren ezagutza sakonetik abiatu eta berrikuntza poetiko jostarinarekin datorkigu", adierazi dute epaimahaikoek.



Xabier Olaso

2013/09/23

Udazkena

Udazkenarekin batera hasi dugu blog-erako ikasturte berria.
Gaurkoan, "Udaken koloretan" Benito Lertxundiren abestia entzunez irudi zoragarriak ikkusteko aukera izango duzue ondorengo bideo honetan.

2013/06/21

Kurtsoko azken eguna

Urteetan Ezozira joan izan gara azken egun honetan; gaur, eguraldi txarra dela eta zentroan geratu behar izan gara eta goiko patioan ospatu dugu. 

Musika eskolatik etorri diren irakasle eta ikasleei eskerrak eman nahi diegu eguna alaitu digutelako.


Olinpiadetan lortutako emaitzen arabera talde desberdinak saritu ditugu.


Soraluzeko XXVIII. ipuin lehiaketan sarituak hauek izan dira:

"A" mailan (LHko 3. eta 4. mailetakoak):
1.- Olatz Alberdi, "Espaziora joan nahi zuen umea" ipuinarekin.
2.- Julen González, "Liburu magikoa" ipuinarekin.
3.- Oier Gonzalez, "Mutil neskaren abenturak" ipuinarekin.



"B" mailan (LHko 5. eta 6. mailetakoak):
1.- Miren Muguruza, "Belarriak mugitzen zituen mutila" ipuinarekin.
2.- Bidane Mendizabal, "Etxe sorgindua" ipuinarekin.
3.- Garazi Jauntsarts, "Hondakin kaltegarriak" ipuinarekin.

Ipuin lehiaketan irabazle izan direnei gure ZORIONIK BEROENAK bidali nahi dizkiegu.


Datorren ikasturtean gurekin egongo ez direnez 6. mailako ikasleak agurtu ditugu. 
 

ONDO PASA OPORRAK! 
IRAILEAN, BERRIZ IZANGO GARA ELKARREKIN!



Espaziotik etorritako liburutegia?

Espaziotik jaitsitako liburutegiak dirudite.
"Little Free Libraries" izeneko mugimenduak, era honetako liburutegietan, liburuak dohainik eskeintzeko asmotan dabiltza. Momentuz hainbat hiriburutan jarriko dituzte probarako.




Informazio gehiago jakitea nahi baduzu, egin KLIK.

Uda

Eguraldiak ez du asko laguntzen, baina astromoek diote udan sartu garela. Halaxe izango da!




2013/06/20

Antzerkia

Gaurkoan, lau urteko haurrak "Sagu kaskarina" ipuina antzeztu dute. Ikusleak oso gustura egon dira eta antzezleak zer esanik ez. 




2013/06/19

Bihotza hunkitzeko moduko olerkitxoak

Lehen hezkuntzako ikasleek bihotza hunkitzeko moduko olerkitxoak idatzi dituzte. Hemen dituzue, mailaz maila, aukeratutakoak. Ea gustoko dituzuen!




2013/06/18

Olinpiadak

Atzo eta gaur Haur Hezkuntzako haurrak aritu dira kirolean. Karrerak egin dituzte, sokatiran nor gehiagoka ibili dira ...  





Liburuekin arte lanak

Brian Dettmer izeneko artistak liburuak erabiltzen ditu bere eskulturak egiteko. Ikusi adibide batzuk.





2013/06/13

Kirol olinpiadak

Olinpiadetako azken egunean "kanpusantura" aritu gara, eskerrak baloiak bigunak ziren.



2013/06/07

Kirol olinpidak

Gaur, ostirala, "txingak" eramaten ibili gara."Txingak" pisutsuak zirela zirudite, baina ez, erdiraino beteta besterik ez zueden. Eskerrak!



Sailkapena:
Horiak, berdeak, urdinak, gorriak.

2013/06/06

Kirol olinpiadak

Kirol olinpiadekin jarraitzen dugu, gaurkoan sokatiran aritu gara. Neska mutilak gogor ibili dira,beren aurpegiak ikustea besterik ez dago.



Sailkapena:
Horiak, gorriak, urdinak, berdeak.

2013/06/05

Kirol olinpiadak

Gaurtik astelehenera bitartean "Kirol olinpiadak" ospatuko ditugu jolas garaian. Gaurkoan txokorrak biltzen ibili gara.



Sailkapena honela geratu da:
Horiak, urdinak, gorriak, berdeak. 

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna

Gaur, ekainaren 5a, Ingurumenaren Naioazteko eguna ospatzen da.
Ingurumenarekiko erronka handi baten aurrean arukitzen gara: Lurrean dauden balibide naturalak ahalik eta hobetuen kudeatzea eta ingurumenean kalte gutxien sortzea.
Ingurumenari sortzen ari garen kalteaz pentsa arazteko ikus ezazu bideo hau: 



AQUA from Virginia Curiá on Vimeo.

2013/06/04

Ipuin kontaketa

Joan zen ostiralean "Elkarbizitza eguna" ospatu genuen. Egun horretan egin ziren ekintzen artean gurasoek kontu kontari aritu ziren. Haurrak, ez-ohiko ipuin kontalari hauekin oso gustura egon ziren.
Hona hemen, egun horretan ateratako argazki batzuk.

Haur hezkuntzako 2 eta 3 urteko haurrek txotxongilo saioa izan zuten.



Haur hezkuntzako 4 urtekoen ipuin saioa.


Haur hezkuntzako 5 urtekoen ipuin saioa.



Lehen hezkuntzako lehenengo mailakoen ipuin saioa.


Lehen hezkuntzako bigarren mailakoen ipuin saioa.



Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko haurrek Irati Trebiñorekin ipuin saio bat izan zuten.


2013/05/28

"Tulipa txikia" antzezlana

Haur hezkuntzako 5 urtekoek "Tulipa txikia" ipuina irakurri eta landu ondoren antzezla dotore bat prestatu eta txikiagoei aurkeztu diete. Oso dotore egin dute beren lana eta ikusleriakn beren lanarekin gozatu du.


2013/05/22

Liburutegiak naturan


Frantzian, Saint Êtienne hirian, liburutegi aske bat sortu dute; bertan, zuhaitzetatik zintzilikatuta plastikozko etxetxo batzuk jarri dituzte, eta hauen barruan, liburuak.


Liburutegi hau sortu dutenen helburuak, beste batzuren artea, liburuen elkartrukatzea, paperaren birziklaia eta inguru naturalean irakurketa sustatzea dira.


2013/05/14

"Ezetz asmatu" lehiaketa


Aurten egindako "Ezetz asmatu" lehiaketetako irabazleen artean saria jasoko dutenak jakin ahal izateko, gaurko jolasorduan zozketa baten parte hartu dute. Hiru hauek irten dira saridun: Markel, Ilargi eta Javier. ZORIONAK!


"Irene" laburmetraia

Dominikar Errepublikan aurten antolatutako Liburu Azokan aurkeztu diren laburmetraien irabazle Alejandro Hiraldo-ren "Irene" izan da. Irakurketak eta irudimenak beste mundu batera eramaten gaituen bidaiaz ari da.


2013/05/09

Marrazkilaria eskolan

 Gaur goizean, 3. eta 4. mailako haurrekin marrazkilari bat egon da. Habileziaz eta dotore egin ditu bere marrazkiak. Haurrak gustura egon dira.




2013/04/23

Liburu eguna

Gaur goizean Lehen Hezkuntzako 1go zikloko eta 5 urteko haurrek antzerki saio bat ikusten egon dira herriko zine aretoan. Emanaldia asko gustatu zaie.

Liburu eguna

Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna apirilaren 2an ospatzen da. Aurten, Aste Santuko oporrekin koinziditu zuenez, Apirilaren 23-ra aldatzea erabaki genuen.
Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunerako Pat Morarek idatzitako mezuak eta Juan Kruz Igrabidek itzulia honela dio:

Irakurri, irakurri
bai zuk, bai nik. 
Horra letrak, horra hitzak, 
horra liburuak hitzez beterik ...
esku artean jasotzen ditut nik.

Orrietatik xuxurlak datozkit
eta ibaien burrunbak
eta hartzen kantuak
ilargiari irribarre eginez.

Bagoaz gaztelu misteriotsuetan barna
eta zuhaitz loratuak hazten zaizkigu eskuetan
hodeietaraino. Badabiltza, badabiltza neskatxa
ausartak hegan, eta mutikoak izarrak harrapaten.

Irakurri, irakurri, bai zuk bai nik, jirabiraka,
munduan zehar liburuetako poza banatuz.

Atzoko egunez ospatu genuen liburu eguna ikastetxean. 
6. mailakoek "Harri eltzekaria" ipuina kontatu zuten gela desberdinetan eta haurrek fitxa batzuk bete zituzten. 
Ipuinak hainbat animaliren artean "harri sopa" nola prestatzen zuten azaltzen zigun. 5. mailakoek hildo horretatik jarraituz 3. eta 4. mailakoei mahaia nola prestatzen zen azaldu eta aho zapiak nola tolestu erakutsi zieten. 




"Ezetz asmatu" lehiaketa

2. lehiaketa honen erantzuna: INSTITUTOA











Asmatu dutenen artean eta zozketa egin ondoren Ilargi Alberdi, Helena Lopez eta Markel Arinabarreta irten dita irabazle.



2013/04/19

"Ezetz asmatu" lehiaketa

Hor doa azkenengo pista, pista mundiala da, honekin denok asmatuko duzuelakoan gaude: Hemengo ikasketak buaktzean bertara joango zarete gehienok.