« Eman Euskara elkarri » lemapean, Esne Beltza taldeak egina duen Korrikaren kantuan oinarriturik, Zumba® dantzaren urratsak ikas ditzazkezue bideo hau begiratzean. Lehen partean, Donibane-Lohitzuneko Zumba® taldeko dantzariek eta hauekin batera AEKko ikasle eta irakasleek taldean eskaintzen digute Zumba® dantza. Honen segidan, Nadège Pinaquy Zumba® irakasleak. Urratsak zehazki esplikatzen dizkigu.
Atzo, goizean, Iñaki Zubeldia idazlea 4. eta 5. mailetako ikasleekin egon zen solasean, Ikasleek, Iñaki Zubeldiaren "Txerrikumeen abentura berriak" liburua irakurrita zuten eta liburu honetaz eta bere lanbideaz hainbat galdera egin zizkioten.