2013/04/23

Liburu eguna

Gaur goizean Lehen Hezkuntzako 1go zikloko eta 5 urteko haurrek antzerki saio bat ikusten egon dira herriko zine aretoan. Emanaldia asko gustatu zaie.

Liburu eguna

Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna apirilaren 2an ospatzen da. Aurten, Aste Santuko oporrekin koinziditu zuenez, Apirilaren 23-ra aldatzea erabaki genuen.
Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunerako Pat Morarek idatzitako mezuak eta Juan Kruz Igrabidek itzulia honela dio:

Irakurri, irakurri
bai zuk, bai nik. 
Horra letrak, horra hitzak, 
horra liburuak hitzez beterik ...
esku artean jasotzen ditut nik.

Orrietatik xuxurlak datozkit
eta ibaien burrunbak
eta hartzen kantuak
ilargiari irribarre eginez.

Bagoaz gaztelu misteriotsuetan barna
eta zuhaitz loratuak hazten zaizkigu eskuetan
hodeietaraino. Badabiltza, badabiltza neskatxa
ausartak hegan, eta mutikoak izarrak harrapaten.

Irakurri, irakurri, bai zuk bai nik, jirabiraka,
munduan zehar liburuetako poza banatuz.

Atzoko egunez ospatu genuen liburu eguna ikastetxean. 
6. mailakoek "Harri eltzekaria" ipuina kontatu zuten gela desberdinetan eta haurrek fitxa batzuk bete zituzten. 
Ipuinak hainbat animaliren artean "harri sopa" nola prestatzen zuten azaltzen zigun. 5. mailakoek hildo horretatik jarraituz 3. eta 4. mailakoei mahaia nola prestatzen zen azaldu eta aho zapiak nola tolestu erakutsi zieten. 




"Ezetz asmatu" lehiaketa

2. lehiaketa honen erantzuna: INSTITUTOA











Asmatu dutenen artean eta zozketa egin ondoren Ilargi Alberdi, Helena Lopez eta Markel Arinabarreta irten dita irabazle.



2013/04/19

"Ezetz asmatu" lehiaketa

Hor doa azkenengo pista, pista mundiala da, honekin denok asmatuko duzuelakoan gaude: Hemengo ikasketak buaktzean bertara joango zarete gehienok.

"Ezetz asmatu" lehiaketa


Ea hirugarren pista honekin norbaitek asmatzen duen: Bertan hizkuntza baten baino gehiagotan hitz egiten da.

2013/04/17

Ipuin kontalaria

Astelehen arratsaldean, Maialen Zubeldia, ipuin kontalariaren bisita izan genuen. Antolatutako ekitaldian 5 urteko eta lehenengo mailako haurrak egon ziren. Maialenek alu ipuin kontatuz zizkigun, zein baino zein ederragoa. Ikasleak oso gustura egon ziren.