2015/12/22

Olentzero eta Mari Domingi eskolan

Gaur, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dugu. ekarri dituzten oparien artean liburu ugari agertu dira. Urtarrilean, liburutegian egongo dira zuen esku.
Gogoratu gabonetan ere gomendagarria dela irakurtzea.
Gabon zoriontsuak igaro eta urte berri on.

2015/11/02

Halloween dela eta...


Joan zen larunbatean, Domu Santu bezperan haur asko irten ziren Halloween ospatzera, ohitura hori telebista, zinema eta ipuinen bidez iritsi dela dirudi, baina gurean ere lehendik ospatzen zen halako zerbait.



2015/06/29

Ezozira irteera

Ikasturteko azken egunean, urtero bezala, Ezozira joan ginen erromerixa giroan.
Bertara heltzean deskantzu txiki baten ondoren hasi ginen saioarekin.


Soraluzeko ipuin lehiaketako sariak banatu ziren
"A" maila, LH 3. eta 4-ko ikasleak.
1.- Naroa Zubiaurre, "Piraten altxirra" ipuinarekin.
2.- Aiara Cortés, "Pliki mundu magikoan" ipuinarekin.
3.- Ane Rodriguez, "Lur azpiko misterioak" ipuinarekin.


"B" maila, LH 5. eta 6-ko ikasleak.
1.- Imanol Agirre, "Dragoien ehiztariak" ipuinarekin
2.- June Eguren, "Lau lagun, lau elementu" ipuinarekin.
3.- Olatz Alberdi, "Mundu garbi bat nahi dugu" ipuinarekin.


Zorionak denoi!


LHko 6. mailakoei agurra egin genien.


Gure artean urte askotan egon diren bi irakasleei ere agur esan genien. Datorren ikasturtetik aurrera Soraluzeko kaleetan ikusiko ditugu paseatzen.
Agur Etzozi eta Itziar.



Agurrekin amaitzeko hamaiketakoa jan genuen.


Ekitaldiari bukaera emateko jolas eta dantza pixka bat.







Iñaki Zubeldiak bisitatu gintuen

Iñaki Zubeldia idazlea 4. mailako ikasleekin egon zen "Euskaldun bat Marten" liburuari buruz elkarrizketa izateko.
4. mailako ikasleek "Euskaldun bat Marten" liburua irakurri ondoren hainbat galdera prestatu zituzten Iñaki Zubeldiari egiteko. Elkartu zirenean,  Iñakik,  galdera guztiak erantzun zituen eta horrez gain hainbat kontakizun eta gertaera azaldu zituen..
"Euskaldun bat Marten" liburuak jarraipena izango du eta laister kaleratuko omen da.
Giro onean igaro genuen saioa.

2015/05/26

Porrotx gure artean

Joan zen ostiralean Porrotxen bisita izan genuen. Haur hezkuntzako eta Lehen hezkuntzako lehenengo zikloko haurrak  Porrotxek prestaruriko ekitaldian egon ziren.
Porrotxekin pasatutako denbora oso laburra egin zitzaigun, barre eta dantza ugari egin genuen.
Ekitaldi mundiala izan zen, errepikatzeko modukoa.

2015/04/30

Gurasoak kontu kontari

Aste honetan bi haurren amak egon dira gurekin ipuin kontari.
Haur hezkuntzako hiru eta lau urteko geletan egon dira.
Asko disfrutatu dugu beraiekin.




Oso gustura egon gara.
Eskerrik asko!

Yolanda Arrietarekin Udal liburutegian


Joan zen ostiralean hasi eta aste honetako osteguna arte 5. mailako ikasleek irakurzaletasuna eta sormenezko idazkerari buruzko saio batzuk izan dituzte Yolanda Arrieta idazlearekin.


2015/04/27

Ipuin kontalaria

Gaur, arratsaldean, ipuin kontalaria izan dugu gure artean. 
O. Zubeldia lehenengo mailakoekin egon da ipuinak kontatzen. Hiru ipuin kontatu dizkigu, barre ugari egin dugu eta gustura bukatu dugu saioa.




LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Haur Liburuaren Nazioarteko Egunean oporretan geundenez, joan zen ostegunean ospatzen zen Liburuaren Nazioarteko Egunaren inguruan hainbat ekintza prestatu genituen.



Apirilaren 22an hasi eta datorren osteguna bitartean hainbat guraso izan eta izango ditugu gure artean ipuin kontalari.
Apirilaren 22an bi haurren amak egon ziren kontu kontari 5 urteko geletan eta LHko lehenengo mailetan.




Apirilaren 23an beste bi amen bisita izan genuen.
Hiru urteko geletan eta LHko bigarren eta hirugarren mailetan kontatuko zituzten beren ipuinak.



Bi egun horietan Haur Hezkuntzako haurrak eskolako liburutegina ipuinak entzuten egon ziren

2015/03/27

"KORRIKA" inguruan


Joan zen astelehenean korrika txikian parte hartu genuen. 
Eguraldiak ez zuenez lagundu korrika txikia bukatu ondoren frontoian eta eliz atarian elkartu ginen. Manifestoa irakurri eta bertan antolatutako tailarretan margotzen, marrazten, hormairudi handi bat egiten... aritu ginen..






2015/03/04

"Ezetz asmatu" lehiaketa

Atzo,  "Ezetz asmatu" lehiaketarekin hasi ginen
6. mailetako haurren begiak norenak diren asmatu behar duzue,. gogoratu txartelak betetzen eta ikastetxeko sarrera bietan jarritako buzoietan sartzen.





Animo! Ea asmatzen dituzuen!

2015/03/02

Ama hizkuntzaren nazioarteko eguna

Joan zen Otsailaren 21an ospatu zen "Ama hizkuntzaren nazioarteko eguna". Gure ikastetxean haur bakoitzaren ama hizkuntza zein den jakiteko galdeketa egin genuen. Emaitzak grafikoetan bildu zituzten 5. mailako haurrek eta ikastetxeko sarrera bietan jarri genituen.
Ateratako ondorioa : Gure ikastetxean erdara da ama hizkuntza nagusia.