2015/04/30

Gurasoak kontu kontari

Aste honetan bi haurren amak egon dira gurekin ipuin kontari.
Haur hezkuntzako hiru eta lau urteko geletan egon dira.
Asko disfrutatu dugu beraiekin.




Oso gustura egon gara.
Eskerrik asko!

Yolanda Arrietarekin Udal liburutegian


Joan zen ostiralean hasi eta aste honetako osteguna arte 5. mailako ikasleek irakurzaletasuna eta sormenezko idazkerari buruzko saio batzuk izan dituzte Yolanda Arrieta idazlearekin.


2015/04/27

Ipuin kontalaria

Gaur, arratsaldean, ipuin kontalaria izan dugu gure artean. 
O. Zubeldia lehenengo mailakoekin egon da ipuinak kontatzen. Hiru ipuin kontatu dizkigu, barre ugari egin dugu eta gustura bukatu dugu saioa.




LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Haur Liburuaren Nazioarteko Egunean oporretan geundenez, joan zen ostegunean ospatzen zen Liburuaren Nazioarteko Egunaren inguruan hainbat ekintza prestatu genituen.



Apirilaren 22an hasi eta datorren osteguna bitartean hainbat guraso izan eta izango ditugu gure artean ipuin kontalari.
Apirilaren 22an bi haurren amak egon ziren kontu kontari 5 urteko geletan eta LHko lehenengo mailetan.




Apirilaren 23an beste bi amen bisita izan genuen.
Hiru urteko geletan eta LHko bigarren eta hirugarren mailetan kontatuko zituzten beren ipuinak.



Bi egun horietan Haur Hezkuntzako haurrak eskolako liburutegina ipuinak entzuten egon ziren