2015/03/27

"KORRIKA" inguruan


Joan zen astelehenean korrika txikian parte hartu genuen. 
Eguraldiak ez zuenez lagundu korrika txikia bukatu ondoren frontoian eta eliz atarian elkartu ginen. Manifestoa irakurri eta bertan antolatutako tailarretan margotzen, marrazten, hormairudi handi bat egiten... aritu ginen..






2015/03/04

"Ezetz asmatu" lehiaketa

Atzo,  "Ezetz asmatu" lehiaketarekin hasi ginen
6. mailetako haurren begiak norenak diren asmatu behar duzue,. gogoratu txartelak betetzen eta ikastetxeko sarrera bietan jarritako buzoietan sartzen.





Animo! Ea asmatzen dituzuen!

2015/03/02

Ama hizkuntzaren nazioarteko eguna

Joan zen Otsailaren 21an ospatu zen "Ama hizkuntzaren nazioarteko eguna". Gure ikastetxean haur bakoitzaren ama hizkuntza zein den jakiteko galdeketa egin genuen. Emaitzak grafikoetan bildu zituzten 5. mailako haurrek eta ikastetxeko sarrera bietan jarri genituen.
Ateratako ondorioa : Gure ikastetxean erdara da ama hizkuntza nagusia.