2015/06/29

Ezozira irteera

Ikasturteko azken egunean, urtero bezala, Ezozira joan ginen erromerixa giroan.
Bertara heltzean deskantzu txiki baten ondoren hasi ginen saioarekin.


Soraluzeko ipuin lehiaketako sariak banatu ziren
"A" maila, LH 3. eta 4-ko ikasleak.
1.- Naroa Zubiaurre, "Piraten altxirra" ipuinarekin.
2.- Aiara Cortés, "Pliki mundu magikoan" ipuinarekin.
3.- Ane Rodriguez, "Lur azpiko misterioak" ipuinarekin.


"B" maila, LH 5. eta 6-ko ikasleak.
1.- Imanol Agirre, "Dragoien ehiztariak" ipuinarekin
2.- June Eguren, "Lau lagun, lau elementu" ipuinarekin.
3.- Olatz Alberdi, "Mundu garbi bat nahi dugu" ipuinarekin.


Zorionak denoi!


LHko 6. mailakoei agurra egin genien.


Gure artean urte askotan egon diren bi irakasleei ere agur esan genien. Datorren ikasturtetik aurrera Soraluzeko kaleetan ikusiko ditugu paseatzen.
Agur Etzozi eta Itziar.



Agurrekin amaitzeko hamaiketakoa jan genuen.


Ekitaldiari bukaera emateko jolas eta dantza pixka bat.







Iñaki Zubeldiak bisitatu gintuen

Iñaki Zubeldia idazlea 4. mailako ikasleekin egon zen "Euskaldun bat Marten" liburuari buruz elkarrizketa izateko.
4. mailako ikasleek "Euskaldun bat Marten" liburua irakurri ondoren hainbat galdera prestatu zituzten Iñaki Zubeldiari egiteko. Elkartu zirenean,  Iñakik,  galdera guztiak erantzun zituen eta horrez gain hainbat kontakizun eta gertaera azaldu zituen..
"Euskaldun bat Marten" liburuak jarraipena izango du eta laister kaleratuko omen da.
Giro onean igaro genuen saioa.